XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzuena ta besteena entzun bearra dago, iritzi Zuzena emate eskeroz.

Ez diteke ukatu argitasun oien berri gabe ez ditekela bear bezela iritzia eman.

Santa Kruzi berari ere entzun bear diogu, ta arek esaten dunetik igarriko diogu zer bidez eta nola ari izan zan karlistaldian.

Gaurko jakintsuen iritzi miritzi edo kritika, len esan dedan tolosar Jesusen Lagundiko A. Aristimuñoren bizkar utziko det, eta argitasun eta garbitasun oiek atzimurkatu besterik eztitut egingo egia begien aurrean daukadala.

Berak ere lenbailen atera nai luke erderaz, baño luzetxo dijoa.

¡Arren-eta-arren! egiñalak egin nizkion, gure euskera gaxoak mesede zula ta, berri oiek neri uzteko aurrena.

Lentxego naiz geroxego argitaratu, erderari ez dio ezer, baño euskerari bai nere ustez.

¿Zergatik ala?.

Santa Kruzen berri ematen dun liburua ikusi ezkero, erriak gogotik elduko diola nago, ta euskeraz irakurtzea zaila ba da ere, erdia asmatuz eta beste erdia alegintxo bat egiñez, oituko al dira euskaldunak irakurtzen.

Orixe nai nuke nik.

Joan dira gure Fueroak, esatea mingarri ba da ere.

Euskalerria ez da osotara il, baiña ba derama bide.

Ilko ezpada, euskerak eutsi bear dio Euskalerriari ta euskalduntasunari.

Geren izkuntza galduko ba gendu, betiko galdu giñake.

Santa Kruzek, bestek adin bat egin zun Fueroen alde, gure aspaldiko lege aiei eutsi-naiean.

Euskera pizteko ere, aren izan ta bizitza ez dira alderdirik makalenak izango.

Euskalduntasuna ernarazteko ere ez.